martes, marzo 14, 2006

zer nahi dugu gazteok?(iñigo peña)

Gaur egun denetarik dugula eta ez dugula ezer behar esaten dute, hala ere nire uztez beti ditugu ametsak edota desirak, hauek pertsonaren arabera desberdinak izanik,batzuek neska edo mutil laguna nahi dute,beste batzuek berriz ondo pasatzea bakarrik dute gogoan ,baina nire kasuan haurtengo ametsa kurtso ondo amaitsea da. Horrekin pozik amaituko nukeeen aurtengo urtea ,baina beti ari gara gugan pentsatsen eta guri mugaturiko ametsak baino es ditugu,horregaitik beste amets bat ere dut egun hauetan.
Nire aitaren lengusu bati minbizi bat aurkitu diote denbora gutxirako bizitza emanez ,dirudienez bere minbizia osatzen duen tratamentua nahiko gogorra da eta ez badu gainditzen ezingo diote ebakuntzarik egin horregaitik nire beste amets bat,bera bizi dezan eta aurrera atera dezan da.Ez dut larregi ezagutzen ez dudalako asko ikusten ,baina oso pertsona ona iruditzen zait eta atzegina ere,horretaz gain hiru seme ditu eta oso gogorra izango zen aita galtzea nahiz eta hauek ja da nagusitxoak izan.Beraz,zer nahi dugun gazteok galderari nire erantzuna, bakoitzak zerbait desberdina nahi duela da, eta gugan bakarrik pentsatsen dugula nahiz eta gehienetan tontakeriak esan eskubideak,gozea...aldarrikatuz.

jueves, febrero 23, 2006

Zer nahi dugu gazteok??

Hamasei urteko eta etxez eta ikastetxez inoiz aldatu ez duen gazte bat naiz. Ez dut uste oso bestelakoa den bizitza daramadanik baina askotan txikitan nintzen bezain ireki eta alaia izatea faltan botatzen dut. Agian, gero eta nagusiagoak garen heinean gure munduan gero eta sartuagoak gaude eta gero eta gutxiago gaude irribarre batekin ezpainetan. Edota, baliteke, orain hazten gabiltzala eta lehen antzematen ez genituen injustizietaz, arazoetaz, bidegabekerietaz, ustelkerietaz... jabetzen garela.
Honek ez du beti betilun gaudenik esan nahi, baina egia da hasieran baino gehiago baietz. Horregatik, askotan mundu hobe batekin amesten dut, inor faltsua ez den munduarekin, jendeak bakean uzten zaituen eta besteen bizitzan sartzen ez diren begiluze eta gezurtiak dituen munduarekin, laguntza emateko prest dagoen jendea eskaintzen duen munduarekin, denok berdin tratatzen garen munduarekin, kolore eta kultura guztiak berdinak diren munduarekin.
Hala ere, heltzeak ez dakar gauza txarrak bakarrik. Orain, adibidez, badakizkit pertsonak hobeto baloratzen eta egunero inguruan dituzunak pentsatzen edo sentitzen duenak bakarrik kezkatu behar zaituela eta ez edozein begiluzek asmatzen edo esaten duena. Gainera, orain gero eta jende berri gehiago ezagutzen nabil eta adiskidetasun horiek benetan pena merezi dute. Honez gain, askatasun handiagoa daukat erabakiak hartzeko orduan eta lehen egin ezin nitzakeen hainbat gauza egin ditzaket.
Asko eskertzen dut udan lagun berriak ezagutu nitueneko eguna, begiak asko zabaldu baitzizkidaten. Batez ere, ni baino hiru urte zaharragoa den batek, mundua beste begi batzuekin hautematen erakutsi zidan eta gainera, berari esker beste hainbat gauza ikasi ditut ere.
Une honetan dudan kezka benetako lagunez inguratuta egotea eta hori sentitzea eta ondo pasatzea da eta hau jende guztiari opa diodan zerbait da.

Zer nahi dugu gazteok?

Nire bizitza hemengo gazte gehienen bizitzaren modukoa da. Egunean zehar denok ekintza berberak edo antzekoak burutzen ditugu.
Ni Jesuiten ikastetxera noa goizez eta eskolaz kanpoko ekintzak ditut arratsaldez, kirola egin edo beste hizkuntza batzuk ikasi esaterako. Iluntzean, familiarekin egoten naiz eta klaseko betebeharrak bukatzen ditut.
Nik bizitza osoa daramat eskola eta herri berdinean eta pertsona berdinez inguratuta. Jesuiten eskola bat izanik, mundu osoko pertsona ezberdinen bizimoduak edo bizierak ezagutzera eraman nauten ekintza ugari bizi izan ditut, nire egoera baloratzea posible egin eta daukadan guztiagatik eskerrak ematea ahalbidetu dutenak.
Beste alde batetik, gaixotasun eta ebakuntza batek , bizitza beste era batera ikustera bultzatu naute eta arazoen aurrean positiboa izaten.
Azkenik, esatea momentu honetan nire helburua, nire adineko eta hemengo gazte gehienek bezala, daukadan guztiaz gozatzea eta nahikoa eta gehiago dela pozik bizitzeko konturatzea da. Horretaz gain, munduko biziera desberdinak ezagutzen jarraitzea gustatuko litzaidake, dudan zortea ikaragarria dela ez ahazteko.

Zer nahi dugugazteok?

Nik 17 urteko gazte bat nahiz, batxilergoko ikasketak egiten ari nahiz. Hortik aparte, durangon, rugbyra jolasten dut.
NIk Durangon bizi nahiz eta han ikasten eta rugbyra jolasten dut.
Nire ustez, hemen denetatik daukagu, eta ez dugu ezer faltan, baina bakoitzak bere ametsak ditu. Eta nik, adibidez rugby jokalari ospetsu bat izan nahi dut, edo ingeniero oso on bat, baina hori oso hurrun dago.
Nire ustez gaur egun gazteok nahi duguna daukagu eta iragan on bat izate, familia batekin eta diru asko irabaztea.

zer nahi dugu gazteok (xabier eta kerman)

Nire bizitza nahiko interesgarria da. Txikitatik Jesuitetan ikasten eta saskibaloian jolasten ibili naiz. Nire hobby-rik handiena saskibaloian jolastea da gehienbat eta ondoren edozein kirol praktikatzea. Nire denbora librean aurreko gauza hauek praktikatzen ditut.
Oso pertsona okupatua naiz, nire bizitzan zehar hainbat gauza ikasi eta praktikatu ditut:Ingeles akademia ,alemana ,solfeoa ,pianoa ,marrazketa ,neskak entrenatzea ,saskibaloian jolastea etab.
Esperientzia nahiko ezagun bat izan genuen, telebistan ere agertu ginelako,baoina ez dut berriro gogoratu nahi.
Momentuz ondo pasatzea eta osasuntsu egotea nahi dut ,horrela hainbat gauza egin ahalko ditudalako,zeren eta, bi urte barru unibertsitatera joango naiz zihurrenik eta ikasketetan benetan zentratu beharko naiz.




Lau urte bete nituenetik, Jesuitetan ikasten dut. Hona etorri aurretik ikastolan ikasi nuen eta lagun asko utzi nituen bertan. Ikasketak nahiko ondo eraman izan ditut nahiz eta batzuetan zailtasunak izan. 9 urterekin futbolean jolasten hasi nintzen eta orain kulturalean jolasten dut. Lagun asko ditut eta gehienekin ondo konpontzen naiz.Ez dut etorkizunean asko pentsatzen ez dut denborarik horretarako oraina bizi nahi dudalako. Banabil EGA eta FIRST prestatzen.

ZER NAHI DUGU GAZTEOK?


Hiru urtekin ikasten hasi nintzen. Sei urtekin futbolean jolasten hasi nintzen.Nahiz eta txikitatik lotsatia izan beti nahi dudan guztia lortzen dut.Orain 16 urte ditut. Ikasketak beste leku batean hasi nituen baina DBH egiteko jesuitetara etorri nintzen. Orain batxillergoko lehenengo mailan nago. Egia esanda aldaketa handia nabaritu dut baina kurtsoa aurrera ateratseko gogo handiak ditut. Ikastetzetik aldatu nintzenean oso aldaketa gogorra izan zen. Lagun berriak egitea ez zen bat ere erraza izan eta irakasle guztian berriak izatea esperientzia zaila izan zen. Nire amets guztiak zoriontasunarekin eta maitasunarekin lotuta daude. Nire adinean bikote gehienak erlazio laburrak izan dute. Nire ustez burua ondino bere lekuan jarrita ez dagoelako edota konfiantza falta dugulako. Maitasuna alaitasunez edo poztasunez bizi behar da mundu honetan garrantzia handia duelako. Gazteon nahia juergak dira. Horrek ez du esan nahi drogak ere lotuta egon behar direnik. Gazteok orainaldia gogoz bizitzen dugu etorkizunean ia pentsatu gabe.

Zer nahi dugu gazteok???

Hamazazpi urteko neska bat naiz eta beti Durangon bizi izan naiz.1.DBH-n eskolaz aldatu nintzen,hasieran piska bat zaila izan zen lagunak egitea eta kuadrila batean sartzea nahiz eta beste ikastetxeko lagunekin etorri. Baina denborarekin ondo integratu nintzen eta kuadrila baten sartu nintzen. Kuadrila honetakoek saskibaloian jokatzen zuten,eta asteburu askotan ez ziren irtetzen,orduan klaseko beste batzuekin irtetzen hasi nintzen eta orain arte eurekin nabil. Ikastetxe honetan jende askoren faltsukeriak ikusi ditut,baina normala da,leku guztietan daude faltsukeriak. Amorrua ematen zidan nire alboko jendea faltsua izatea eta gauzak aurpegira ez esatea,baina denborarekin ez dit hainbeste amorru ematen eta gehiago baloratzen ditut faltsuak ez diren lagunak.
Gustatuko litzaidake jendea hain faltsua ez izatea,besteek esaten dutenaz hainbeste ez arduratzea eta bakoitza den modukoa izatea,ez besteek nahi duten modukoa.
Gazteok mundu baketsu,faltsukeririk gabekoa eta berdintasunaren aldekoa nahi dugu.