zer nahi dugu gazteok (xabier eta kerman)
Nire bizitza nahiko interesgarria da. Txikitatik Jesuitetan ikasten eta saskibaloian jolasten ibili naiz. Nire hobby-rik handiena saskibaloian jolastea da gehienbat eta ondoren edozein kirol praktikatzea. Nire denbora librean aurreko gauza hauek praktikatzen ditut.
Oso pertsona okupatua naiz, nire bizitzan zehar hainbat gauza ikasi eta praktikatu ditut:Ingeles akademia ,alemana ,solfeoa ,pianoa ,marrazketa ,neskak entrenatzea ,saskibaloian jolastea etab.
Esperientzia nahiko ezagun bat izan genuen, telebistan ere agertu ginelako,baoina ez dut berriro gogoratu nahi.
Momentuz ondo pasatzea eta osasuntsu egotea nahi dut ,horrela hainbat gauza egin ahalko ditudalako,zeren eta, bi urte barru unibertsitatera joango naiz zihurrenik eta ikasketetan benetan zentratu beharko naiz.
Lau urte bete nituenetik, Jesuitetan ikasten dut. Hona etorri aurretik ikastolan ikasi nuen eta lagun asko utzi nituen bertan. Ikasketak nahiko ondo eraman izan ditut nahiz eta batzuetan zailtasunak izan. 9 urterekin futbolean jolasten hasi nintzen eta orain kulturalean jolasten dut. Lagun asko ditut eta gehienekin ondo konpontzen naiz.Ez dut etorkizunean asko pentsatzen ez dut denborarik horretarako oraina bizi nahi dudalako. Banabil EGA eta FIRST prestatzen.


0 Comments:
Links to this post:
Crear un enlace
<< Home