jueves, febrero 23, 2006

Zer nahi dugu gazteok???

Hamazazpi urteko neska bat naiz eta beti Durangon bizi izan naiz.1.DBH-n eskolaz aldatu nintzen,hasieran piska bat zaila izan zen lagunak egitea eta kuadrila batean sartzea nahiz eta beste ikastetxeko lagunekin etorri. Baina denborarekin ondo integratu nintzen eta kuadrila baten sartu nintzen. Kuadrila honetakoek saskibaloian jokatzen zuten,eta asteburu askotan ez ziren irtetzen,orduan klaseko beste batzuekin irtetzen hasi nintzen eta orain arte eurekin nabil. Ikastetxe honetan jende askoren faltsukeriak ikusi ditut,baina normala da,leku guztietan daude faltsukeriak. Amorrua ematen zidan nire alboko jendea faltsua izatea eta gauzak aurpegira ez esatea,baina denborarekin ez dit hainbeste amorru ematen eta gehiago baloratzen ditut faltsuak ez diren lagunak.
Gustatuko litzaidake jendea hain faltsua ez izatea,besteek esaten dutenaz hainbeste ez arduratzea eta bakoitza den modukoa izatea,ez besteek nahi duten modukoa.
Gazteok mundu baketsu,faltsukeririk gabekoa eta berdintasunaren aldekoa nahi dugu.

0 Comments:

Publicar un comentario en la entrada

Links to this post:

Crear un enlace

<< Home