jueves, febrero 23, 2006

Zer nahi dugu gazteok??

Hamasei urteko eta etxez eta ikastetxez inoiz aldatu ez duen gazte bat naiz. Ez dut uste oso bestelakoa den bizitza daramadanik baina askotan txikitan nintzen bezain ireki eta alaia izatea faltan botatzen dut. Agian, gero eta nagusiagoak garen heinean gure munduan gero eta sartuagoak gaude eta gero eta gutxiago gaude irribarre batekin ezpainetan. Edota, baliteke, orain hazten gabiltzala eta lehen antzematen ez genituen injustizietaz, arazoetaz, bidegabekerietaz, ustelkerietaz... jabetzen garela.
Honek ez du beti betilun gaudenik esan nahi, baina egia da hasieran baino gehiago baietz. Horregatik, askotan mundu hobe batekin amesten dut, inor faltsua ez den munduarekin, jendeak bakean uzten zaituen eta besteen bizitzan sartzen ez diren begiluze eta gezurtiak dituen munduarekin, laguntza emateko prest dagoen jendea eskaintzen duen munduarekin, denok berdin tratatzen garen munduarekin, kolore eta kultura guztiak berdinak diren munduarekin.
Hala ere, heltzeak ez dakar gauza txarrak bakarrik. Orain, adibidez, badakizkit pertsonak hobeto baloratzen eta egunero inguruan dituzunak pentsatzen edo sentitzen duenak bakarrik kezkatu behar zaituela eta ez edozein begiluzek asmatzen edo esaten duena. Gainera, orain gero eta jende berri gehiago ezagutzen nabil eta adiskidetasun horiek benetan pena merezi dute. Honez gain, askatasun handiagoa daukat erabakiak hartzeko orduan eta lehen egin ezin nitzakeen hainbat gauza egin ditzaket.
Asko eskertzen dut udan lagun berriak ezagutu nitueneko eguna, begiak asko zabaldu baitzizkidaten. Batez ere, ni baino hiru urte zaharragoa den batek, mundua beste begi batzuekin hautematen erakutsi zidan eta gainera, berari esker beste hainbat gauza ikasi ditut ere.
Une honetan dudan kezka benetako lagunez inguratuta egotea eta hori sentitzea eta ondo pasatzea da eta hau jende guztiari opa diodan zerbait da.

0 Comments:

Publicar un comentario en la entrada

Links to this post:

Crear un enlace

<< Home